Eskulturan lizentziaduna Bartzelonako Arte Ederren Fakultatean. Besteak beste, Espainiako Akademiak Erroman emondako Eskultura Beka edo AEBetan arte-ikasketak zabaltzeko Fulbright Bekea (New York University) eskuratu dauz. Arte Hezkuntzako Masterra EHU-UPVn. Gure Artea Eskultura Saria, besteak beste.
Bere lana hainbat arte aretotan erakutsi da: Antonio de Barnola Galeria (Bartzelona), Rekalde 2 Aretoa (Bilbo), Torontoko Cold City Gallery (Kanada), Ursula Krizinger Galeria (Austria), Santa Monicako Arte Zentroa (Bartzelona), Palma Mallorcako Fundació La Caixa, Montcada Aretoa (Bartzelona), Casa de America (Madril) eta Buenos Airesko (Argentina) Arte Ederren Museo Nazionalean egon da ikusgai, besteak beste. Madrilgo ARCO arte azokaren hainbat edizinotan parte hartu dau, baita Basileako (Suitza) Arte Azokan be.
Bere azkenaldiko praktika artistikoari jagokonez, Vanitas edo natura hil alegorikoaren generoaren inguruan ikertzen eta lan egiten dabil, Garai Barrokoan, irudikapen handia eban generoa.