Ikerketa artistikoa

Lucia Onzainek ikerketa artistikoa erabilten dau testuinguruak sortzeko eta ideia abstraktuak gauzatzeko tresna gisa. Pentsamendu kritiko, anitz eta dibergetea abiatuz hainbat proiektu garatzen dauz.

Proiektuak

Horri esker, hainbat arlotako proiekturi ekin ahal izan deutso gizarte-, estrategia-, kultura- edo ingurumen-izaerako proiektuei.

Bere proiektuek gizartearen eraldaketa positiboa bilatzen dabe, ekidadea, aniztasuna, inklusinoa eta ezagutza partekatua bereziki kontuan hartuta. Beti ekipo anitz eta pluralakaz batera.

Bere ibilbidean prestakuntza etenbakoa izan da, baita beste persona batzukaz ezagutza partekatzeko interesa be.

Vanitas

Alegoria estrategia gisa

Zeozer gauzatzea beste zeozeri buruz hitz egiteko. Pentsamendua eraikiteko modu bat. Abstraktua eta materiala konektetako aukerea emoten deust, pentsetako, ikasteko, ezagutza garatzeko, ebazteko… Pribatuenetik kanpokaldera. Holan ulertzen dot inguratzen nauena. Holan neure burua ulertzen dot.

Entzute aktiboa, Gaitasun analitikoa eta konektorea, Pentsamendu dibergentea, Abstraktua dana gauzatzeko gaitasuna, Inplementatzailea: ideiatik ekintzara, Lidergo horizontala, Talentua identifiketako gaitasuna, Erantzukizuna, asmamena eta sormena, Publiko eta helburu desbardinetara egokitzeko gaitasuna, Garaikidetasuna