Gernika
Adineko emakumeen autoordezkaritza politikoaren ideak ezagutzeko eta indarkeriari buruz hausnartzeko daukien interesak bultzatuta, Urdaibaiko eremuan alkarrizketen grabazino luzeak egin genduzan (Miren Jaioren laguntzeagaz), eta oraindino be gordetzen ari gara hildako belaunaldi haren memoria gisa. Gerraostean nagusi izan zan isiltasun sozialera ohituta, euren hitz-jarioa eta partekatzeko gogoa enuntziamendu ariketa eskuzabala izan zan. Guretzat errebelazino bat.
Indarkeriaren inguruko septetoaren barruan dago Gernika pieza labur hau. Artelekuk ekoitzita eta Rodriguez Fundazinoak koordinautako Artea eta Elektrizidadea proiektuaren parte izan zan septetoa. Tresna elektronikotik abiatuta, sortutako materialak ekoizteko eta banatzeko bide barriak ikertu ebezan artistek. Artea eta Elektrizidadea, cd-internet kategoriako aitamen berezia lortu eban Nafarroako ikus-entzunezko sorkuntzaren jaialdian.




