Hiru larrosa beilegi 0

Raymond Carverren Errand (Mandatua Harkaitz Canoren itzulpenean) 1987ko udabarrian argitaratu zan lehen aldiz New Yorkerren. Kontakizun honetan, Carverrek Txekhoven heriotzea fikzionetan dau. Lantzean behin bueltetan nazan edertasun bat da ipuin hori. Txekhovera be itzultzen naz, Carverrek erakutsi eustan moduan. Hango denboran Carver gaixorik egoan, hurrengo urtean hil zan. Gaixotasunaren garaian idatzitako poemak (Tess Gallhagherrek bildutakoak) izugarri ederrak dira, eta hareetara be itzultzen naz. Orduan, nire aita gaixorik egoan, Carver lez, Txekhov lez. Carver imajinetan neban Txekhov imajinetan. Aita imajinetan neban.

Teknika: Metakrilatoa, metala eta kristala, 60x60x70 cm.
Bilduma: Col.lecció Testimoni. Fundació La Caixa
Urtea: 1995
tres rosas amarillas 0