Impredecible Basoaren Tailerrak

Ezagutza partekatuta

Impredecible Basoa etorkizuneko baso autoktono eta iraunkorra da eta alkarlanean hasi gara landatzen Urdaibain, Bizkaian. Landaketa-prozesuan gagozanean, desbardinak diran eta alkarregandik urrun dagozan gaiak konektetako tailerrak egiten doguz. Auzolana, antxinako animismo euskalduna eta zugatzekazko eta euskaragazko harremana, basoen kudeaketan oinarritutako Pirinioetako zuzenbidea eta horrek euskal idiosinkrasian euki dauan eragina, baserria kultura arteko eraikuntza lez, gaur egungo garatutako landareen neurobiologia, Lynn Margulisek ikertutako prozesu kooperatiboak edo Dora Harawayren zientziaren fikzioa…ez-ohiko narrazino eta ezagutzak uztartzen doguz.

Lankidetza: Impredecible
Urtea: 2020tik aurrera