Lucia Onzain. 72/49. Etorkizuneko liburuaren hamazazpigarren saioa.

2017an, Mikel Eskauriaza, Karlos Martínez B., Gema Intxausti eta Lucia Onzain konbidau ginduezan gutako bakotxak ekoizpen bat Bulegoan egitera. Ekoizpen hau Etorkizunaren liburu-taldearen irakurketa-saioetan jorratutakoagaz lotuta egoan. Bertan, artistak artelan autonomo gisa sortutako Marcel Broodthaersen bost liburutan oinarrituta, liburu kontzeptua gauza bizi moduan aztertu zan.

72 urteko aldea dago Stéphane Mallarméren Un coup de dés jamais n ‘abolira le hasard-etik Marcel Broodthaersen Un coup de dés jamais n’ abolira le hasard-era (1897 lehena/1969 bigarrena). Broodthaers idazleak idazketa “alboratu” eban ikusizko artetik beste idazle baten, Mallarmeren, liburuari buruz artista gisa lan egiteko. Mallarmek, “liburuaren” kontzeptua eta irakurteko moduak erruz ikertu ebazan Obra Totalaren (edo Liburuaren) bilaketan. Don Giovanni, aitatzen ez dan baina existiduten danaren adibide gisa; Sevillako Burladorea (1612 inguruan, Tirso de Molinari egotzia), non kutxagileak “s” a “d” tik “post-egia” moduko batean lerratu eban, edo jada XVII. mendean “gertaera alternatibo” bihurtu zan.

Erakundea: Bulegoa
Urtea: 2017