Iluntzean argitzen
Stop motion tailerra/Tratu txarren mendekotasunagazko terapia-taldea
Hasieran, emakume talde baten terapeutakaz lan bat egin zan, eta terapia tratu txarren mendekotasuna gainditzera bideratuta egoan (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua). Terapeutakaz soilik harremana mugatzeak taldearen anonimotasuna babesten eban, eta hori funtsezkoa zan taldea osotzen eben personakaz zeharka lan egin ahal izateko.
Saioetan adierazitako ideiak, sentsazinoak eta zailtasunak -terapeutek eroandakoak- Artelekun garatutako stop motion animazio-tailer batean gauzatu ziran ondoren. Maitasun erromantikoaren kontzeptua itsutasun gisa, enuntziazinoa aldaketa gisa, isolamendua geldialdi gisa… helarazotako gaiak argiz sortutako animazino bihurtu ziran tailerreko partaideen laguntzeagaz. Joan-etorriko prozesuan koral labur bat konfiguratuz, Iluntzean argitzen filma, azkenik, terapia-taldera itzultzen da lanerako material moduan.


