Montesquiu, instalazinoa
Gure Artea saria
1994an, Estrella de Diegok, Joan Fontcubertak, Sara Gonzalez de Aspuruk, Vicente Larreak eta Gloria Picazok osotutako epaimahaiak Gure Artea saria emon eutsien Montesquiu instalazinoari (1991), Bartzelonako Quinzena de Montesquiun (QUAM) egin nebana, Jordi Colomerrek zuzendutako tailer baten. Sari hau, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 1982tik deitua, eszenatoki sozial, kultural eta artistikoetara egokitzen joan da hasieratik gaur egunera arte.
Jordi Colomerrek erronka bota euskun Quinzena ekitaldian pieza bat egiteko, Gazteluan berak aurrez hautatutako espazioetako bategaz lan egiteko, eta, gainera, garagarrilaren 30etik 31rako gauean, Quinzenaren azken gauean, bertan lo egiteko.
Terrasa Santa Teresa aukeratu neban.
Saria: Gure Artea
Urtea: 1991