ONCE Euskadi kriskitin-lasterketa birtuala
Gizarte-proiektua
2016az geroztik, ONCE Euskadirentzako sensibilizazino- eta ospakizun-jarduerak asmau eta garatu doguz, gizarteari, komunidade itsuari edo ikusmen-zailtasun daukien personei zuzenduta.
Desgaitasuna daben personek egunerokotasunean desegiten daben gainditzeari buruzko klixe klasikoa desagerrarazten ikasi dogu; begirada paternalista eta kapazitista baten topiko adierazgarria.
COVID pandemiarekin, eguneroko ekintzak (erosketak, banku-kudeaketak, eskolak jarraitzea, talde-alkarrizketak…) egiteko pantailakazko mendekotasuna erabatekoa izan zan. Aldaketaren bizkortasunak agerian itxi ebazan ingurune digital horreen eskuragarritasuna, erabilgarritasuna eta ulergarritasuna. Kontzientzia horrek argia emon euskun kriskitin-lasterketa birtual barri bat garatzeko, hainbat erakunderi ikusmen-zailtasunak dituezan personek edo itsuek online eremuan dabezan arazoak ikusarazoteko. Inguru horreetan hobekuntzak bilatzen genduzan.
Hasieran, unibersidadeei, banketxeei eta online denda daben supermerkaduei konbitea luzatzen deutsegu euren ingurune propioetan nabigau daien modu pribatuan, ONCE Euskadiko afiliauakaz.
Holan, egunero erabilten dabezan gailuetan (ordenagailuak, tabletak edo telefono mobikorrak) nabegetako daukien modua erakusten deutsee, beren “trikimailuak”, funtzionetan dauena, zailtasunak, non “trabetan” diran…
Software espezifikoetan nabegetan dogu: pantaila-irakurgailuak, Braille lineak, Zoom text… eta azalpenakaz eta ONCEko tifloen laguntzagaz osotzen dogu, konbidauek software horreekaz nabegazino-esperientzia osoa bizi daien, pista azkar eta errazak emonaz ingurune horreetan hobekuntzak ezarteko.
Zuzendaritza-taldeetako personak eta euren webguneetako edo ingurune digitaletako eremu teknikoetako personak bertaratu ziran, eta guztiek batera euren inguruneen irisgarritasuna zuzenean testau ahal izan eben.
Egun batzuk eta gero balorazinoak egin genduzan, eta bizipen sakona izan zala adierazo euskuen. Eskuratutako ezagutzak honezkero abian dagozan online inguruneetan hobekuntzak bultzatu dauz parte hartu daben erakunde askotan.

